Mendi-ibilaldiak
Mendi-ibilaldiak Bortzirietan, Bidasoa ibaiak zeharkatzen duen eta Etxalar dagoen haranean barrena. 25 km-ra Bertizko Jaurerriko Natur Parkea dago; bisita gidatuak egiteko aukera izaten da. Inguru horretan bertan, Leurtzako urtegiak daude. Erratzun, Xorroxin ur-jauzira ibilaldia.
Ibilbideak bizikletaz
Bidasoako bide berdea. 40 km ia aldaparik gabe, garai bateko trenbidean zehar. Bizikletak alokatzeko aukera Donezteben. Inguruan Elgorriagako Bainuetxeko spa dago. Abentura-kiroletarako, IrriSarri Land, Igantzin.
Baztan
Olagaraiatik irteten den errepideari jarraituz hel gaitezke haran ezagun horretara. 17 km-ra Zugarramurdiko kobazuloak daude, XVII. mendeko akelarreen eszenatokia, eta Sorginen museoa. Antzeko beste aukera bat Sarako kobazuloak bisitatzea da, Iparraldean, Sara herrian.
Chillida Leku
Hernanin, Eduardo Chillida eskultoreari eskainitako museoa, 2019. urtean berriro inauguratu zena. Bere lanak lorategietan, basoan eta Zabalaga baserrian banatuta daude. Beste kultur proposamen bat Balenciaga museoa da, Cristobal Balenciaga moda-diseinatzaileari eskainia. 2011. urtean zabaldu zen Getarian, bere jaioterrian.
Donostia
Donostia 40 km-ra dago, eta ez du aurkezpenik behar. Kantauriko kostaldean badaude beste aukera batzuk ere: Zumaia eta bertako Flysch-a, barkuan bisita gidatua egiteko aukerarekin, bai eta Zarautz eta Getaria ere. Ipar Euskal Herria bisitatzea da beste aukera bat, egun bateko irteerak eginez, Donibane Lohizunera eta Biarritzera adibidez.
Hondartzak
Olagaraia mendialdean dagoen arren, Kantauriko kostaldea autoz 20 minutura besterik ez dago. Hondarribikoa eta Hendaiakoa dira gertuen dauden hondartzak. Surfa Zarautzen eta Biarritzen, paddle surfa Getarian. Oinez joanda bainu bat hartzeko gertuen dagoen aukera: Etxalarko erreka.