Landako erosotasuna 2015etik

2015ean goitik behera zaharberritu zen Olagaraia baserria Etxalarren, Nafarroan, dagoen eta helduentzako bakarrik den 5 gelako landetxe bat da. Baserri tradizional baten arkitektura du, beheko sua duen hotel txiki baten erosotasunera egokituta.

Isiltasuna ingurune berde batean

Belardiz eta basoz inguratuta, eta Bidasoa ibaiak zeharkatzen duen haranean, Olagaraiak bainugela duten 5 gela independente eskaintzen ditu, zurezko jatorrizko egiturak ematen duen goxotasunaren babesean. Haranera begira dagoen beiratedun jangelan ematen dira gosariak, bertako produktuekin.

Berriro hastea

Landetxe bat ez da hotel bat bakarrik. Olagaraiako ateak zabaldu genituenetik argi geneukan zer nahi genuen: zuek hotel batean ostatu hartzea eta, aldi berean, etxean bezala sentitzea.

Azken urteetan behin eta berriz errepikatu izan dut zorterik onena izan dugula gure etxera etortzea erabaki duzuenokin. Olagaraia zuei esker da.

2015ean estreinatu genuen. 2024an berriro estreinatu dugu. Egurra berriz bernizatu dugu, hormak ere berriz margotu ditugu, altzari batzuk eta koadroak berritu ditugu, izara berriak jarri ditugu eta terraza beste era batera apaindu dugu. Gela batzuen izena aldatu dugu. Eta webgunea estreinatu dugu.

Aire berria eman diogun arren, Olagaraiak betikoa izaten jarraitzen du: erosoa ingurune berde batean, kostaldetik kilometro gutxitara. Eta atseden hartzeko gonbidapena da.

Olagaraia etxea da niretzat, eta baita zuentzat ere.

Zain izango nauzue

Jordi