Rooms

Bikoitza, mendira begira. Beheko solairuan, euri lanbroa entzuteko gelarik onena, baita goizean leihotik ardiei begira egoteko ere. Irisgarriena.

Bikoitza, mendira begira. Idazmahaia, armairua eta ohe oso handia ditu. Soilena eta dotoreena da.

Bikoitza, ibaira begira. «Riu» ibaia da katalanez, «río» esan nahi du gaztelaniaz, baita «ríe» ere. Irribarrearen aldeko gure alegatua da. Atseginena da.

Bikoitza, hirukoitza izateko aukerarekin, eta ibaira begira. Hamar euskarazko hitza da, zenbakia. Gaztelaniaz elkar maitatzeko gonbidapena ere bada. Handiena eta argiena da.

Bikoitza, mendira begira. Gustuko dugun herrialde baten omenez. Goxoena. Hormetatik zintzilik bi maskara eta Veneziako gondolari-kapela bat daude.